16. Hau ere ikusi içan dut ene hutsalqueriaco egunetan: prestua galcen da bere prestutasunean, eta gaixtaguina lucez bicitzen bere gaixtaquerian.
17. Ez içan prestuegui, ez-eta premia den baino çuhurrago, gaiçoqueriara eror çaitecen beldurrez.
18. Ez erabil tzarqueria hainitz, eta berautzu çoro içatetic, beldurrez-eta hil çaitecen çurea ez den orduan.
19. Ongui da prestuari hel çaquizquion; bainan bercearen ganic ere ez guibela çure escua; ceren Jaincoaren beldur denac deus ez baitu arthagabe uzten.
20. Çuhurciac çuhurra hazcarragotzen du hirico hamar aitzindari baino;
21. Lurrean alabainan ez da guiçon presturic, ceinac onguia eguiten baitu eta bekaturic ez baitu eguiten.
22. Bainan çuc ere ez iratchic çure bihotza erasten diren elhe guciei, beldurrez-eta ençun deçaçun çure sehia çutaz gaizqui minçatzen;
23. Badaqui alabainan çure barneac ceroni maiz gaizqui minçatu çarela berceez.
24. Çuhurciaren bilceco ez da nic erabili ez dudanic. Erran içan dut: Çuhurtuco naiz; eta harec ene ganic urrun eguin du
25. Lehen cen baino hainitz guehiago; eta haie barnatasun handian datza! Norc atzeman hura?