3. Cerbait botu eguin badioçu Jaincoari, bihurcea ez luça; ecen desgogaraco çaio aguinça gueçurti eta çoroa; bainan cer-ere botu eguin baituçu, bihur çaçu.
4. Hainitzez hobe da boturic ez eguitea, ecenetz aguindu botua ez bihurcea.
5. Çure ahoaz ez bekaturic eraguin çure haraguiari; eta ez erran aingueruaren aitzinean: Ez da probidenciaric; beldurrez-eta çure solasen contra hasarreturic, Jaincoac urmaria detzan çure escuetaco lan guciac.
6. Amets hainitz den toquian bada asco hutsalqueria eta solas elemenia bat: çu ordean içan çaiteci Jaincoaren beldur.
7. Ikusten baditutzu noharroinac çaphatuac, juiamendu borchatiarrac eta çucembidea osticatua herrialde batean, ez hortaz harri; ecen gora dena baino goragoco berce bat bada, eta hequiec baino handiago diren berceac ere badira;
8. Eta berçalde erregue batec manatzen dio bere azpico lur guciari.
9. Jaramana ez da diruz aseco, eta aberastasunac maite dituenac ez du hequietaric probetchuric atheratuco: hutsalqueria bat da beraz hori.
10. Ontasun hainitz den toquian, jale hainitz ere bada; eta jabeac cer du berce probetchuric, aberastasun hequiec bere beguiz ikusten dituela baicic?
11. Jan deçan guti edo hainitz, lanean hari denari loa goço çaio; bainan asetasunac ez du aberatsa lo eguitera uzten.
12. Bada berce gaitz bat ere guciz gaixtoa iguzquiaren azpian ikusi dudana: aberastasun beguiratuac beren jabearen caltetan;
13. Ecic atsecabe gaitzaren erdian galcen dira: jaio du seme bat, behartasun handian içanen dena.