Eclesiastesa 5:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ez minça nola-nahica, eta çure bihotza Jaincoaren aitzinean solasaren atheratzera ez bedi laster içan; ecen Jaincoa ceruan da, eta çu lurrean; horren gatic eguiçu solas guti.

2. Hainitz grinari jarraiquitzen dira ametsac, eta solas hainitzetan aurkitzen da çoroqueria.

3. Cerbait botu eguin badioçu Jaincoari, bihurcea ez luça; ecen desgogaraco çaio aguinça gueçurti eta çoroa; bainan cer-ere botu eguin baituçu, bihur çaçu.

4. Hainitzez hobe da boturic ez eguitea, ecenetz aguindu botua ez bihurcea.

5. Çure ahoaz ez bekaturic eraguin çure haraguiari; eta ez erran aingueruaren aitzinean: Ez da probidenciaric; beldurrez-eta çure solasen contra hasarreturic, Jaincoac urmaria detzan çure escuetaco lan guciac.

6. Amets hainitz den toquian bada asco hutsalqueria eta solas elemenia bat: çu ordean içan çaiteci Jaincoaren beldur.

7. Ikusten baditutzu noharroinac çaphatuac, juiamendu borchatiarrac eta çucembidea osticatua herrialde batean, ez hortaz harri; ecen gora dena baino goragoco berce bat bada, eta hequiec baino handiago diren berceac ere badira;

8. Eta berçalde erregue batec manatzen dio bere azpico lur guciari.

9. Jaramana ez da diruz aseco, eta aberastasunac maite dituenac ez du hequietaric probetchuric atheratuco: hutsalqueria bat da beraz hori.

Eclesiastesa 5