Eclesiastesa 4:14-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

14. Ecen batzutan bada presondeguitic eta burdinetaric, erregue içateco ilkitzen dena; eta berce bat, erregue sorthua, beharraren azpian higatzen dena.

15. Ikusi ditut bici diren guciac, dabilçala iguzquiaren azpian guiçon-gazte ondocoarequin, ceina erregueren ordain jaiquico baita.

16. Haren aitzinean içatu diren guciec eguiten dute nihonereco populu oste bat; eta guero ethorcecoac direnac, ez dira haren baithan boztuco. Bainan hori are hutsalqueria eta gogoco behardura.

17. Çure oina çain çaçu Jaunaren etchean sarcean, eta ençutera hurbil çaite; ecic hainitzez hobe da ethorcortasuna, gaizqui eguiten dutena eçagutzen ez duten çoroen bitimac baino.

Eclesiastesa 4