Eclesiastesa 11:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Arthicaçu çure oguia iragaiten diren uren gainera, ceren asco demboren buruan atzemanen baituçu.

2. Ematzu çazpi çathi eta çorci ere, ceren ez baitaquiçu cer gaitz guerthatu behar den lurrean.

3. Hedoiac betheac badira, uria ixurico dute lurraren gainera; çuhaitza erorcen bada hegoara edo ipharrera, edocein toquitara eror dadien, han egonen da.

4. Haiceari beguira dagoenac ez du eraiten, eta hedoiei beguira dagoenac ez du behinere uztaric bilduco.

5. Hala-nola ez baituçu eçagutzen biciaren bidea ez-eta nola heçurrac elkarri iratchiquitzen diren emaztequi içorraren sabelean; hala-hala ez daquizquitzu Jaincoaren obrac, hura baita gauça gucien eguilea.

Eclesiastesa 11