Ecequielen Profecia 9:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta sarrasquia akabatu cenean, ni guelditu nincen han; eta erori nincen ahuspez, marrascaca nioelaric: Ai! ai! ai! Jainco Jauna; xahuturen othe ditutzu bada Israelgo ondarrac oro, çure sepha ixuriz Jerusalemeren gainera?

9. Eta ihardetsi çarotan: Israelgo eta Judaco etchearen gaizquia hainitz da handieguia; lurra odolez bethea dago eta hiria bihurriqueriaz; erran dute ecen: Jaunac utzi du lurra, eta Jaunac ez du ikusten.

10. Ez du beraz ene beguiac guphideric içanen, eta ez naiz urricalduco; bihurtuco diotet beren bidearen arabera.

11. Eta huna lihoz jauncia cen guiçonac, thinduncia guerrian çuenac, hitz hau ihardetsi çuen cioelaric: Manatu darotaçun beçala eguin dut.

Ecequielen Profecia 9