Ecequielen Profecia 45:11-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ephia eta batoa bardinac eta neurri batecoac içanen dire; batoac iduc deçan coroaren hamargarrena, eta ephiac halaber coroaren hamargarrena; coroaren neurriaren arabera bardina içanen da hequien hazta.

12. Sicloac berriz, hogoi obola ditu. Bada, hogoi sicloc, eta hogoi eta borz sicloc, eta hamaborz sicloc mina bat eguiten dute.

13. Hauquiec dire ekarrico ditutzuen picainac: ephiaren seigarrena coro oguitic, eta ephiaren seigarrena coro garagarretic.

Ecequielen Profecia 45