10. Çuen balança, ephia eta batoa çucenac içanen dire.
11. Ephia eta batoa bardinac eta neurri batecoac içanen dire; batoac iduc deçan coroaren hamargarrena, eta ephiac halaber coroaren hamargarrena; coroaren neurriaren arabera bardina içanen da hequien hazta.
12. Sicloac berriz, hogoi obola ditu. Bada, hogoi sicloc, eta hogoi eta borz sicloc, eta hamaborz sicloc mina bat eguiten dute.
13. Hauquiec dire ekarrico ditutzuen picainac: ephiaren seigarrena coro oguitic, eta ephiaren seigarrena coro garagarretic.
14. Olioaren neurria ere, bato olioa, coroaren hamargarrena da; eta hamar batoc coro bat eguiten dute, ceren hamar batoc coroa bethetzen baitute.
15. Eta ahari bat emanen da berrehun burutaco arthaldetic, Israelec hazten dituenetaric, sacrificioco, holocaustaco eta baquezco bitimetaco, Israelgo etchearençat garbitzeco bekatua, dio Jaunac.
16. Lurreco populu guciac picain horiec çor içanen diozca Israelgo buruçaguiari.
17. Eta buruçaguiaten gain içanen dire holocausta, sacrificio, libacioneac besta-buruetan, hilabethe-lehenetan, larumbatetan eta Israelgo etchearen besta-buru gucietan; berac escainico ditu bekatuarençat sacrificioa; holocausta eta bitima baquezcoac, Israelgo etchearençat xahupenaren eguiteco.
18. Hau dio Jainco Jaunac: Lehembicico hilabethean, lehengo egunean, aratche narriogabe bat hartuco duçue arthaldetic, eta xahutuco duçue sainduteguia.
19. Eta apheçac hartuco du bekatuarençat içanen den odoletic, eta eçarrico temploco atheen habeetan, aldareco bazterraren lau izquinetan, eta barneco ezcaratzeco athearen habeetan.
20. Eta orobat eguinen duçue hilabethearen çazpian, jaquin gabez edo enganaturic huts eguin duenarençat, eta eguinen duçue temploaren xahupena.
21. Lehembicico hilabethean, eta hamalaugarren egunean içanen duçue Bazco-besta; airisac janen dire çazpi egunez.
22. Eta egun hartan buruçaguiac eguinen du beretzat eta lurreco populu guciarençat aratche baten sacrificioa bekatuarençat.