22. Eta populu bakar bat eguinen dut hequiez beren lurrean, Israelgo mendietan; eta erregue bakar bat içanen da, orori manatuco duena; eta ez dire guehiago içanen bi populu, eta ez dire guehiago bi erresumetan berecico.
23. Eta ez dire guehiago lohituco beren idolez, beren gaitzigarriqueria eta tzarqueriez; eta atheratuco ditut toqui gucietaric, ceinetan eguin baitute bekatu, eta xahutuco ditut; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa.
24. Eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien gainean erregue; eta arçain bakar bat içanen da hequien guciençat; ene erabaquietan ibilico dire, eta ene manamenduac dituzte çainduco eta betheco.
25. Eta beren egoitza eguinen dute ene cerbitzari Jacobi eman içan diodan lurrean, ceintan egotu baitire çuen arbasoac; eta hartan eguinen dute beren egoitza berec eta beren umeec eta umeen umeec bethi guciraino; eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien buruçagui behin-bethico.