Ecequielen Profecia 37:21-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non hartuco ditudan Israelgo umeac jendaien erditic, ceinetara goanac baitire; eta alde orotaric bilduco ditut eta beren lurrera erakarrico.

22. Eta populu bakar bat eguinen dut hequiez beren lurrean, Israelgo mendietan; eta erregue bakar bat içanen da, orori manatuco duena; eta ez dire guehiago içanen bi populu, eta ez dire guehiago bi erresumetan berecico.

23. Eta ez dire guehiago lohituco beren idolez, beren gaitzigarriqueria eta tzarqueriez; eta atheratuco ditut toqui gucietaric, ceinetan eguin baitute bekatu, eta xahutuco ditut; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa.

24. Eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien gainean erregue; eta arçain bakar bat içanen da hequien guciençat; ene erabaquietan ibilico dire, eta ene manamenduac dituzte çainduco eta betheco.

Ecequielen Profecia 37