8. Çuec aldiz, Israelgo mendiac, eguizquitzue çuen adarrac eta Israelgo ene populuari ekarroçue çuen fruitua; ecen hurbil da ethorrico den ordua;
9. Alabainan huna non heldu natzaitzuen, eta bihurturen naiz çuetara, eta irauliac içanen çarete, eta hartuco duçue hacia.
10. Eta çuen gainean berhaturen ditut guiçonac eta Israelgo etche gucia; hiriac egoiliarrez betheco dire, eta urratuac berrituco.
11. Eta betheco çaituztet guiçon eta aciendaz, eta ostetan iganen eta berhaturen dire; eta hastetic beçala egoiliarrez betheco çaituztet, eta hastetic içan ditutzuen baino ontasun handiagoac emanen darozquitzuet; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
12. Eta çuen gainera erakarriren ditut guiçonac, Israelgo ene populua, eta primançaz goçaturen çaituztete, eta içanen çarete hequien primança, eta etzarete guehiago egonen hequietaz gabeturic.
13. Hau dio Jainco Jaunac: Ceren dioten çuetaz: Lur guiçon-ireslea haiz, eta hire jendearen ithotzailea;
14. Hargatic ez duçu guehiago guiçonic janen, eta ez duçu guehiago hilen çure populua, dio Jainco Jaunac.
15. Eta ez dut guehiago çure erdian adiaraciren jendaien ganicaco ahalqueria, eta ez duçu jasanen populuen ganicaco laidoa, eta ez duçu guehiago galduren çure jendea, dio Jainco Jaunac.
16. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
17. Guiçasemea, Israelgo umeac beren lurrean egotu dire, eta hura lohitu dute beren eguincez eta lehiez; hequien bidea ene aitzinean eguina da astagaizdunaren lohiqueriaren idurico.
18. Eta hequien gainera ixuri dut ene hasarrea, lurraren gainera ixuri duten odolaren ariaz, eta beren idolez liçundu dutelacoz lurra.
19. Eta jendaietan barraiatu eta lurretan haiçatu ditut; juiatu ditut beren eguinça eta asmuen arabera.
20. Eta goan dire jendaietara, eta sarthu dire, eta ene icen sainduaren laidagarri ciren, hequiez erraten cenean: Hori da Jaunaren populua, eta ilki dire haren lurretic.
21. Eta guphidetsi dut ene icen saindua, ceinaren laidagarri baitziren Israelgo umeac, sarthu ciren jendaien erdian.
22. Aria hortaz, erranen dioçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Nic ez dut çuen gatic eguinen, Israelgo etchea, bainan-bai ene icen saindua gatic, ceinaren laidagarri içatu baitzarete sarthu çareten jendaietan.
23. Eta sainduetsiren dut ene icen handia, ceina laidatua baita jendaien artean, ceina laidatu baituçue hequien erdian; jendaiec jaquin deçaten, dio armadetaco Jaunac, ni naicela Jauna, çuen baithan sainduetsia içanen naicenean hequien aitzinean.