21. Eta guphidetsi dut ene icen saindua, ceinaren laidagarri baitziren Israelgo umeac, sarthu ciren jendaien erdian.
22. Aria hortaz, erranen dioçu Israelgo etcheari: Hau dio Jainco Jaunac: Nic ez dut çuen gatic eguinen, Israelgo etchea, bainan-bai ene icen saindua gatic, ceinaren laidagarri içatu baitzarete sarthu çareten jendaietan.
23. Eta sainduetsiren dut ene icen handia, ceina laidatua baita jendaien artean, ceina laidatu baituçue hequien erdian; jendaiec jaquin deçaten, dio armadetaco Jaunac, ni naicela Jauna, çuen baithan sainduetsia içanen naicenean hequien aitzinean.
24. Ecen atheratuco çaituztet jendaietaric, eta bilduco lur gucietaric, eta erakarrico çuen lurrera.
25. Eta ur garbia lohurico dut çuen gainera, eta garbituac içanen çarete çuen kutsapen gucietaric, eta garbituco çaituztet çuen idola gucietaric.
26. Eta bihotz berri bat emanen darotzuet, eta izpiritu berri bat eçarriren dut çuetan; eta harrizco bihotza kenduren dut çuen haraguitic, eta emanen darotzuet haraguizco bihotza.
27. Eta ene izpiritua eçarriren dut çuen erdian, eta eguinen dut ibilico çaretela ene manamenduetan, çainduco eta betheco ditutzuela ene erabaquiac.
28. Eta çuen egoitza eguinen duçue nic çuen arbasoei eman içan diotedan lurrean; eta çuec içanen çarete ene populua, eta ni içanen naiz çuen Jaincoa.
29. Eta atheratuco çaituztet çuen kutsapen gucietaric; eta oguia deithuco eta ilkiaracico dut murruca; eta ez darotzuet gainera igorrico gosetea.
30. Eta çuhaitzac brocaturen ditut fruituz, eta landac uztaz, eta ez duçue guehiago jendaietan jasanen gosearen laidoa.
31. Eta orhoituren çarete çuen bide guciz tzarrez eta çuen lehia gaixtoez; eta çuen desgogaraco içanen dire çuen tzarqueriac eta çuen gaixtaqueriac.
32. Ez dut hori çuen gatic eguinen, dio Jainco Jaunac, jaquiçue: ahalca eta gorri hadi hire bideez, Israelgo etchea.
33. Hau dio Jainco Jaunac: Egun hartan ceintan xahutuco baitzaituztet çuen gaizqui gucietaric, eta hirietan eguinaracico baitarotzuet çuen egoitza, eta berrituco baititut leku eragotziac;
34. Eta lur mortu eguina, berce orduz desmasian çagoena bideant gucien beguietan, berriz lanthua içanen denean;
35. Erranen dute: Lur larre goan hori, atseguinezco baratze bat iduri eguina da; eta hiri mortu eguinac, jendez gabetuac eta urratuac, hazcargailuz berriz inguratu dire.
36. Eta çuen inguruco jendaia guelditu ditazqueen guciec eçaguturen dute, ni naicela Jauna, urratua alchatu eta larre goana lanthu ditudana, ni naicela Jauna, minçatu naicena eta eguin dudana.
37. Hau dio Jainco Jaunac: Huntan oraino Israelgo umeec atzemanen naute hequiei eguitera ekarria: Berhaturen ditut guiçonezco arthalde bat beçala,
38. Hala-nola arthalde saindua, Jerusalemgo arthaldea hango besta-buruetan: hiri mortu eguinac horrela içanen dire guiçonezco arthaldez betheac, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.