Ecequielen Profecia 34:23-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta hequien gainera eraiquiren dut arçain bakar alhatuco dituena, Dabid ene cerbitzaria; harec alhatuco ditu eta hura içanen dute arçain.

24. Ni berriz, Jauna, içanen naiz hequien Jaincoa, eta Dabid ene cerbitzaria hequien erdian buruçagui: ni Jauna naiz, minçatu.

25. Eta hequiequin eguinen dut baquezco patua, eta lurretic gueldiaraciren ditut basabere guciz gaixtoac; eta mortuan egoten direnec, beldurric gabe eguinen dute lo.

26. Eta benedicionetan eçarriren ditut ene munhoaren inguruan; eta uria erakarriren dut bere mugan; uriac benedicionezcoac içanen dire.

27. Eta bazterretaco çuhaitzac emanen du bere fruitua, eta lurrac emanen du: bere musquila; eta ene ardiac beldurric gabe içanen dire beren lurrean; eta jaquinen dute ni naicela Jauna, hautsi dituzquedanean hequien uztarrico gatheac, eta atheratu dituzquedanean berac, gogorqui manatzen diotenen escutic.

28. Eta ez dire guehiago jendaien meiorian norc harrapa içanen; eta lurreco basabereec ez dituzte iretsico; bainan beren egoitzetan içanen dire gogoa çabalic eta beldurric batere gabe.

29. Eta ilkiaraciren diotet aiphu handitaco belhar bat; eta goseteac ez ditu guehiago lurrean gutituco, eta ez dute guehiago jasanen jendaien laidoa.

Ecequielen Profecia 34