Ecequielen Profecia 32:16-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Horra deithorea, eta deithore hori eguinen dute; jendaietaco alabec cantatuco dute; deithore hori eguinen dute Eguiptoaren eta hango ostearen gainean, dio Jainco Jaunac.

17. Eta hamabigarren urthean, hilabethearen hamaborzgarrenean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:

18. Guiçasemea, deithorea canta çaçu Eguiptoco ostearen gainera; eta hura eta jendaqui hazcarrenen alabac, putzura jausten direnequin, eragotz çatzu luphe beherera.

19. Nolaz haiz ederrago? Jauts hadi eta eguic lo ingurebaquigabeequin.

20. Ezpatac erorraraciren ditu bilen erdira; igorria da ezpata; Eguiptoac eta hango populu guciec joco dute lurra.

21. Ifernuaren erditic Faraoni minçaturen çaizco hazcarretaric botheretsuenac, ceinac haren lagunçaileequin jautsi, eta ezpatac joric, ingurebaquigabe lokartu baitire.

22. Han daude Asur eta haren populu gucia; inguruan ditu bere hobiac; oro hilac dire; ezpataren azpira dire erori.

23. Putzuaren ondarretan eçarriac dire hequien hobiac; Asurren hobiaren inguruan da etzana haren populua, oro hilac, ezpataren azpira eroriac, beihala bicidunen lurrean larderia eman içan çutenac.

24. Han da Elam, eta haren hobiaren inguruan haren populu gucia; hauquiec oro hilac eta ezpataren azpira eroriac; luphe beherera ingurebaquigabe jautsiac; bicidunen lurrean beren larderia eçarri çutenac, eta beren laidoa eraman dutenac putzura jausten direnequin.

25. Hilen erdian eçarri dute haren etzaunça haren populu gucien erdian; haren inguruan dute hobia; hequiec oro ingurebaquigabeac, eta ezpataren azpira erori direnac; ecen beren larderia eman dute bicidunen lurrean, eta eraman dute beren laidoa putzura jausten direnequin; hilen erdian daude etzanac.

26. Han dire Mosoc eta Thubal eta beren populu guciac, beren inguruan hequien hobiac; hequiec oro ingurebaquigabeac, hilac eta ezpataren azpira eroriac, ceren eman çuten beren beldurra bicidunen lurraren gainean.

27. Eta ez dire etzanac içanen hazcarrequin, erori direnequin, ingurebaquigabeequin, ifernura beren harmequin jautsi direnequin eta ceinac beren ezpatac beren buruen azpian eçarri baitituzte; eta beren gaixtaqueriac heçurretan barna baitzituzten sarthuac; ceren bicidunen lurrean ciren hazcarren lazgarri bilhacatu.

28. Eta hi beraz ingurebaquigabeen erdian içanen haiz çathicatua, eta ezpataz hilac direnequin eguinen duc lo.

29. Han daude Idumea, bere erregue eta aitzindari guciac, ceinac beren armadarequin eçarriac baitire ezpatac hil dituenequin, eta etzanac baitaude ingurebaquigabeequin eta putzura jausten direnequin.

30. Han dire ipharreco buruçagui guciac, eta ihiztari guciac, ceinac ikaran eta beren indarrean ahalcatuac, eramanac içan baitire hilac içan direnequin; ingurebaquigabe lokartu dire ezpatac hil dituenequin, eta beren ahalquea eraman dute putzura jausten direnequin.

31. Faraonec ikusi ditu, eta sosegatu da bere oste, ezpatac hil dioen guciaz, Faraon eta bere armada gucia, dio Jainco Jaunac;

Ecequielen Profecia 32