Ecequielen Profecia 31:6-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Eta hedatu çuenean bere itzala, ceruco hegastin guciec haren adarretan eguin cituzten ohanceac, eta oihaneco basabereec haren hostopean eguin cituzten umeac, eta haren itzalpean egoten ciren jendaqui asco.

7. Eta guciz ederra cen bere handitasunean, eta bere gandoen hedaduran; ecen haren erroa ur hainitzen aldean cen.

8. Cedroac, Jaincoaren baratzean, etziren hura baino handiagoac içatu; alboac etziren haren cascoaren bardinera; Jaincoaren baratzeco çuhamuric etzen haren iduricoric, eta haren edertasunecoric.

Ecequielen Profecia 31