2. Guiçasemea, erroçute Faraoni eta haren populuari: Noren idurico eguin haiz hire handitasunean?
3. Hara Asur; iduri çuen Libango cedroa, adarrez ederra, hostoz itsutua, ondoa gora, eta adar lodien erdian gora helcen cen haren cascoa.
4. Urec haci çuten; lupheco indarrac goitiaraci çuen; haren ibaiec baçarioten haren erroen inguruan, eta bere xirripac igorcen çaroezten aurkinçaco çuhamu guciei.
5. Horren gatic haren goratasuna alchatu cen aurkinçaco çuhamu gucien gainetic; eta berhatu ciren haren aldascac eta handitu ciren haren adarrac uren nasaiciaren ariaz.
6. Eta hedatu çuenean bere itzala, ceruco hegastin guciec haren adarretan eguin cituzten ohanceac, eta oihaneco basabereec haren hostopean eguin cituzten umeac, eta haren itzalpean egoten ciren jendaqui asco.
7. Eta guciz ederra cen bere handitasunean, eta bere gandoen hedaduran; ecen haren erroa ur hainitzen aldean cen.
8. Cedroac, Jaincoaren baratzean, etziren hura baino handiagoac içatu; alboac etziren haren cascoaren bardinera; Jaincoaren baratzeco çuhamuric etzen haren iduricoric, eta haren edertasunecoric.
9. Ceren eguin nuen ederra, eta adaburu handi eta usuarequin, hartaz bekaiztu ciren Jaincoaren baratzean ciren çuhamu atseguinezco guciac.
10. Hargatic, hau erran çuen Jainco Jaunac: Ceren hantu den bere goratasunaz, eta goititu dunen bere casco berde eta lodia, eta bere goratasunaz harrotu çaioen bihotza;
11. Arthiqui dut jendaietaric hazcarrena denaren escura, ceinac gogorqui baitu erabilico: bere tzartasunaren arabera dut hastandu.