Ecequielen Profecia 3:3-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

3. Eta erran çarotan: Guiçasemea, ematen darotzudan liburu hau iretsico du çure sabelac eta hunec betheco du çure barnea. Eta jan nuen, eta ene ahoan eguin cen eztia beçain goço.

4. Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, çoaz Israelgo umeen gana, eta erran diotzotzuete ene hitzac.

5. Ecen igorria çare, Israelgo umeetara, ez populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabeco baten gana,

6. Ez-eta asco populu minçaia gaitz eta hizcunça eçagutugabecoetara, ceinen solasac ecin adi baitzinetzazque; eta halacoetara igorria bacina ere, ençun cinçazquete.

7. Israelgo umeec ordean etzaituzte ençun nahi, ni ençun nahi ez nautelacotz; ecen copeta ahalquegabecoa eta bihotz gogorrecoa da Israelgo etche gucia.

8. Huna non eguin dudan çure beguithartea hequienac baino hazcarrago eta çure belharra hequienac baino gogorreco.

9. Eguin dut çure belharra diamanta beçala eta harria beçala: ez içan hequien beldur, eta ez lotza hequien aitzinean, ceren ume kexagarri batzu baitire.

10. Eta erran çarotan oraino: Guiçasemea, beharriz har eta bihotzean sar çatzu nic erraten darozquitzudan solas guciac.

11. Eta çoaz, sar çaite gathibuen erdira, çure herrico umeetara; minça çaquizquiote, eta erroçute: Hau dio Jainco Jaunac; hean ençunen duten eta gueldituco diren.

Ecequielen Profecia 3