Ecequielen Profecia 3:15-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Eta ethorri nincen gathibuen gana, uzta berrietaco metara, Cobarreco hibai-bazterrean egoten cirenen gana; eta jarri nincen hequiec jarriac çauden toquian, eta han egotu nincen çazpi egunez atsecabetan.

16. Çazpi egunac iragan ondoan berriz, Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

17. Guiçasemea, atalaritzat eman çaitut Israelgo etcheari; eta ençunen duçu ene ahoticaco hitza, eta erranen daroeçu ene icenean.

18. Nic erraten dudanean gaixtaguinari: Heriotzez hilen haiz, çuc ez badioçu eçagutarazten, eta ez baçaizquio minçatzen, bere bide gaixtotic aldarazteco, hura bere tzarquerian hilen da; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.

19. Aldiz, eçagutarazten badioçu gaixtaguinari, eta hura ez bada bihurcen bere gaixtaqueriatic eta bere bide tzarretic, haina bere tzarquerian hilen da; çuc ordean libratu duqueçu çure arima.

20. Berriz, baldin prestua bere prestutasunetic makurturic, tzarqueriari lotzen bada, behaztopagailu bat eçarriren dut haren aitzinean; hura hilen da, ez dioçulacoz eçagutaraci ene hitza; hura bere bekatuan hilen da eta haren eguinça prestuez orhoitzapenic ez da içanen; bainan çure escuan bilhaturen dut haren odola.

Ecequielen Profecia 3