Ecequielen Profecia 25:15-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Hau dio Jainco Jaunac: Ceren Palestindarrec aspercunde duten atheratu, eta beren bihotz oroz diren aspertu, hilez, eta beren aiherrari bide emanez;

16. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Huna non hedaturen dudan ene escua Palestindarren gainera, eta hilen ditut hilçaileac, eta xahuturen ditut itsas-ephaitzetaco ondarrac.

17. Eta jaçarriz ene suminduran, aspercunde handiac atheraco ditut; eta ene aspercundea atheratu duquedanean hequien gainean, jaquinen dute ni naicela Jauna.

Ecequielen Profecia 25