18. Guiçasemea, cephetara bihurtu çait Israelgo etchea; horiec oroc iduri dute cobrea, ezteinua, burdina eta beruna labearen erdian; cilhar-cepha dire bilhacatu.
19. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Cephetara çaretelacoz bihurtu guciac, horren gatic hara non bilduco çaituztedan nic Jerusalemeren erdira,
20. Cilharra, cobrea, ezteinua, burdina eta beruna bilcen diren beçala labearen erdira; hartan bitz deçadan sua çuen urtharazteco. Horrela bilduco çaituztet ene suminduran eta ene hasarrean, eta asquietsico dut ene burua, eta urtharacico çaituztet.
21. Eta bilduco çaituztet, eta kaldatuco çarete ene hasarrearen suan, eta urthuco çarete haren erdian.
22. Nola baita cilharra labearen erdian, hala içanen çarete Jerusalemeren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna, çuen gainera ixuri duquedanean ene sumindura.
23. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
24. Guiçasemea, erroçu Jerusalemeri: Lur lohia haiz, eta uriac heçatu gabea ene suminduraco egunean.
25. Profetec cinhartu dute horren erdian; lehoin, marrumaca harrapaquina daramana iduri, arimac dituzte iretsi, ontasunac eta saria hartu, eta horren erdian alhargunac berhatu.
26. Horgo aphecec erdeinatu dute ene leguea eta lohitu ene sainduteguia; saindutic profanora arteric ez dute içatu; lohiaren eta xahuaren artean berezcunçaric ez dute eçagutu; ene larumbatetaric baztertu dituzte beguiac, eta desohoratua nincen hequien erdian.
27. Jerusalemgo aitzindariac haren erdian ciren harrapaquina daramaten otsoac iduri, odolaren ixurceco, arimen galceco, eta jaramanqueriaz irabacien ondoan ibilceco.
28. Hango profetec harrasiac embocatzen cituzten nahastecaric gabe, beren ikuspen hutsal eta gueçurrezco asmaguincequin, cerratelaric: Hau dio Jainco Jaunac; noiz-eta-ere Jauna ez baitzen minçatu.
29. Lurreco populuac bidegabe eguiten hari ciren; bercerena borchaz çaramaten; atsecabe ematen çaroeten beharrari eta erromesari, eta arrotza çaphatzen çuten bidegabezqui eta çucenic gabe.