Ecequielen Profecia 21:4-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Eta nola hilcera baitaramatzat hire erdian prestua eta gaixtaguina, hargatic ilkico dun ene ezpata bere maguinatic guiçon gucien contra hegoatic ipharrera;

5. Oroc jaquin deçaten, nic Jaunac atheratu dudala bere maguinatic ene ecin-bihurraracizco ezpata.

6. Eta çu, guiçasemea, leherceraino auhenda çaite, eta uherdura gucietan auhenda çaite hequien aitzinean.

7. Eta erranen darotzutenean: Cergatic çare auhendatzen? ihardetsico duçu: Aditzen baitut heldu dela; eta bihotz guciac ihartuco, eta besoac erkituco, eta izpirituac hutsalduco, eta belhaun gucietaric urac jautsico dire; huna non heldu den, eta hori guerthatzera dihoa, dio Jainco Jaunac.

8. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:

9. Guiçasemea, profetisa eta erran çaçu: Hau dio Jainco Jaunac: Erraçu: Ezpata, ezpata çorroztua eta legundua da,

10. Bitima hilceco çorroztua da; legundua da argui deçan; oi ene semeari manamenduco makila kencen dioçuna, çuc ebaqui ditutzu çuhaitzac oro.

11. Mehatzera eman dut, escua loth daquioen; çorroztua da ezpata hori, legundua da, hilçaileac har deçan escura.

12. Oihu eta orrobia eguiçu, guiçasemea, ceren ezpata hori emana baita ene populuaren gainera, Israelgo aitzindari iheseguin çuten gucien gainera; ene populuarequin ezpatari emanac dire; jo çaçu beraz ixterra,

13. Ceren den oneritsia; eta hori, hausten ere duenean manamenduco makila, eta makila ez da guehiago içanen, dio Jainco Jaunac.

14. Çuc beraz, guiçasemea, profetisa çaçu, eta escuac jo çatzu elkarri; eta bikunduco eta hirurkunduco da hilçaileen ezpata; hori da sarrasqui handico ezpata, hequiec harrituco dituena,

15. Bihotzac iharraracico eta xahupenac xahupenaren gainean eçarrico dituena. Hequien athe gucietan eçarri dut ezpata çorrotzaren ikara, ezpata arguitzeco legundua eta sarrasquitzeco mehatua denarena.

16. Ezpata, çorrotz hadi; habil escuin edo ezquer, hire lehiac haraman edocein aldetara.

17. Eta nic escuac joco ditut bata berceari, eta aseco dut ene hasarrea; ni Jauna naiz minçatu.

Ecequielen Profecia 21