23. Eta Jerusalemdarren beguietan, hura içanen da oraclequeta alferretan dabilana beçala, eta larumbatetaco phausua imitatzen duena iduri; hura ordean atzemateco orhoituren da tzarqueriaz.
24. Hargatic hau dio Jainco Jaunac: Ceren orhoitu çareten çuen gaixtaqueriaz, eta aguertu ditutzuen çuen legue-hausteac, eta çuen gogoeta gucietan aguertu diren çuen tzarqueriac; diot, ceren çareten orhoitu, etsaien aztaparraz atzemanac içanen çarete.
25. Hi berriz, profanoa, Israelgo buruçagui gaixtoa, ceinaren eguna muga berecian ethorri baita tzarquerien akabançaraco;
26. Hau cioc Jainco Jaunac: ken çac burucoa, ken koroa: ez othe da koro hori, aphala goratu eta gora cena aphaldu duena?