1. Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2. Guiçasemea, Jerusalemgo alderat emaçu beguithartea, eta sainduteguico alderat igor çatzu çure hitzac, eta Israelgo lurraren contra profetisa çaçu.
3. Eta erroçu Israelgo lurrari: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzainan ni, eta ene ezpata ilkico dinat bere maguinatic, eta hire erdian hilen ditinat prestua eta gaixtaguina.
4. Eta nola hilcera baitaramatzat hire erdian prestua eta gaixtaguina, hargatic ilkico dun ene ezpata bere maguinatic guiçon gucien contra hegoatic ipharrera;
5. Oroc jaquin deçaten, nic Jaunac atheratu dudala bere maguinatic ene ecin-bihurraracizco ezpata.
6. Eta çu, guiçasemea, leherceraino auhenda çaite, eta uherdura gucietan auhenda çaite hequien aitzinean.
7. Eta erranen darotzutenean: Cergatic çare auhendatzen? ihardetsico duçu: Aditzen baitut heldu dela; eta bihotz guciac ihartuco, eta besoac erkituco, eta izpirituac hutsalduco, eta belhaun gucietaric urac jautsico dire; huna non heldu den, eta hori guerthatzera dihoa, dio Jainco Jaunac.