19. Eta dioçue: Cergatic semeac ez du jasan aitaren gaizquia? Ceren semea çucenean eta çucentasunean den ibili, ene manamenduac dituen beguiratu eta bethe, aria hortaz da eguiazco biciaz bicico.
20. Norc-ere eguinen baitu bekatu, haina da hilen; semeac ez du jasanen aitaren bekatua, ez-eta aitac semearena; prestuaren prestutasuna haren gainean da içanen, eta gaixtoaren gaixtaqueria haren gainean içanen da.
21. Gaixtaguina berriz, eguin dituen bekatu guciez urriquitan sarcen bada, eta beguiratzen baditu ene manamendu guciac, çucenean eta çucentasunean ibilcen bada, eguiazco biciaz da bicico eta ez da hilen.
22. Ez naiz orhoituco eguin dituen gaizqui guciez; eguin dituen çucentasuneco obretan bicico da.
23. Ene nahiticacoa othe da gaixtaguinaren heriotzea, dio Jainco Jaunac; eta ene nahia ez othe da bihur dadien bere bide galduetaric, eta bici dadien?
24. Baldin ordean prestua bere prestutasunetic makurcen bada, eta gaixtaguinac eguiten ohi dituen icigarriqueria gucien arabera eguiten badu gaizquia, bicico othe da? Eguin dituen obra on gucien orhoitzapenic ez da içanen; bere legue-hauspenetan eta eguin dituen bekatuetan, hequietan hilen da.
25. Eta dioçue: Jaunaren bidea ez da çucena. Israelgo etchea, adi çaçu beraz: Ene bidea ez othe da çucena; eta lehenago, çuenac ez othe dire tzarrac?
26. Alabainan prestua bere prestutasunetic makurtu ditaqueenean, gaizqui eguin duqueenean, eta hala hil ditaqueenean; eguin duen tzarquerian hilen da.
27. Eta gaixtaguina aldaratu ditaqueenean eguin içan duen gaixtaqueriatic, eta çucena çucentasunean eguin duqueenean; hainac bicia bihurturen dio bere arimari.
28. Alabainan gogoetac eguin dituen ondoan, eta urrundu denean eguin dituen gaizquietaric, eguiazco bicitzez da bicico eta ez da hilen.
29. Eta Israelgo semeec derrate: Jauna ez dabila çucen. Israelgo etchea, ez othe dire çucenac ene bideac; eta lehenago, çuenac ez othe dire tzarrac?
30. Aria horiez, oi Israelgo etchea, nor bere bideen arabera juiaturen dut, dio Jainco Jaunac. Bihur çaitezte eta sar çuen tzarqueria guciez urriquitan, eta çuen gaizquia ez da çuen galgarri içanen.
31. Hastan çatzue çuen ganic çuen legue-hauspenac, ceinetaz eguin baitzarete hobendun, eta çuen baithan eguiçue bihotz bat berria eta izpititu berri bat: ecen certaco hil, oi Israelgo etchea?
32. Alabainan ez dut nahi hilcen denaren heriotzea, dio Jainco Jaunac; bihur çaitezte eta bici.