Ecequielen Profecia 18:1-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta ilki citzaitan Jaunaren hitza, cerralaric:

2. Nolaz çuen artean parabola erran-çahar huntara bihurtuz, erraten duçue Israelgo lurrean: Aitec jan dute mahats minkorra, eta semeei hosquindu çaizcote horçac?

3. Ala ni! dio Jainco Jaunac, parabola hori erran-çaharretan içaten baduçue guehiago Israelen.

4. Huna, arima guciac eneac dire; aitaren arima beçala, semearen arima ere enea da: bekatura erorico den arima, hura bera da hilen.

5. Eta guiçon bat içaten bada çucena; çucenean eta çucentasunean ibilcen bada;

6. Mendietan jaten ez badu, eta beguiac alchatzen ez baditu Israelgo jaincomoldeetara; borchatzen ez badu bere lagunaren emaztea, eta astagaizdunari hurbilcen ez baçaio;

7. Nahigaberic guiçonari ematen ez badio; çorduruari bahia badio bihurcen; borcharen bidez deusic eramaten ez badu; bere oguitic gose denari badio ematen, eta buluça estalcen badu;

8. Ez badu lucurutan maileguz ematen, eta emana baino guehiago ez badu guibelerat harcen; gaixtaqueriatic aldaratzen badu bere escua, eta bi guiçonen artean erabaqui çucena badu ematen;

9. Ene manamenduetan ibilcen bada, eta ene leguea beguiratzen badu, cintasunari bere bidearen emateco; haina prestua da, cinezco biciaz da bicico, dio Jainco Jaunac.

10. Seme bat içaten badu ohoina, odol-ixurlea eta gaizqui horietaric cerbaiten eguilea;

11. Horiec oro ez baditu eguiten ere, bainan mendietan jaten badu, eta lagunaren emaztea lohitzen,

Ecequielen Profecia 18