Ecequielen Profecia 17:18-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Ecen erregue berriac arbuiatu du cina patuaren hausteco, eta etsaiari eman dio escua; eta horiec oro eguin ondoan, ez da itzurico.

19. Aria hortaz, dio Jainco Jaunac: Ala ni! haren buruaren gainean eçarriren ditudala arbuiatu duen cina eta hautsi duen patua.

20. Eta hedaturen diot ene artea eta atzemanen dut ene sarean; eramanen dut Babilonara, eta han juiaturen dut patu hauspenaz, ceintaz bainau arbuiatu.

21. Eta haren alderat iragan direnac oro haren armada guciarequin ezpataren azpira dire erorico; ondarrac berriz, haice gucietara dire barraiatuco, eta jaquinen duçue, ni Jauna naicela minçatu.

22. Hau dio Jainco Jaunac: Eta cedro handienaren bihotzetic hartuco eta landatuco dut; haren adaburuaren capetatic berecico dut gando guri bat, eta landatuco dut mendi gora eta alde orotaric agueri den baten gainean.

Ecequielen Profecia 17