Ecequielen Profecia 16:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jauna minçatu citzaitan, cerralaric:

2. Guiçasemea, Jerusalemeri bere icigarriqueriac eçagutaraz dioçotzu.

3. Eta erroçu: Hau dio Jainco Jaunac Jerusalemeri: Hire erro eta ethorquiac Canaango lurreticacoac ditun; aita Amorhearra eta ama Cethearra hintuen.

4. Sorthu haicen egunean, hire sort-egunean, ez daine xilkoa ebaqui; ez haute hire salbamendutan urez garbitu, ez gatzez gacitu, ez xatharrez inguratu.

5. Beguiac ez hau guphide içan, horietaric bat eguiteco hiri, ez haute içan urricari; bainan hire sort-egunean, lurraren gainera arthiqui haute, hire biciaren axolagabez.

Ecequielen Profecia 16