Ecequielen Profecia 13:5-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Etzarete igan etsaiaren contra, ez duçue harrasi bat ceiherrera alchatu Israelgo etchearen alde, guduan gogor eguiteco Jaunaren egunean.

6. Hutsalqueriac dituzte ikusten eta gueçurrezco asmuac atheratzen, erranez: Jaunac erran du, noiz-eta-ere Jaunac ez baititu igorri; eta thematzen dire beren hitzean.

7. Çuen ikuspenac ez othe ciren hutsalac, eta çuec eguin profeciac gueçurrezcoac? eta dioçue: Jaunac erran du, ni ez naicelaric minçatu.

8. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ceren hutsalqueriac ditutzuen erran, eta gueçurrezco ikuspenac içatu, eta horren gatic huna non heldu natzaitzuen, dio Jainco Jaunac.

9. Eta ene escua içanen da profeta hutsalqueria ikusle eta gueçur-asmatzaileen gainean; ez dire ene populuaren baldarnan içanen, ez-eta Israelgo etcheco liburuan iscribatuac, eta ez dire Israelgo lurrean sarthuren, eta jaquinen duçue ni naicela Jainco Jauna;

10. Ceren enganatu duten ene populua, erranez: Baquea, eta baqueric etzen; eta populuac eguiten çuen harrasi bat; hequiec ordean lurrez embocatzen çuten lastoric gabe.

11. Erroçute embocatzen nahastecaric gabe hari direnei, harrasia erorico dela; ecen içanen da uria eraunsiaca, eta igorriren ditut harri gaitzac, oldarrean jautsico direnac, eta haice-phesia oro urratuco duena.

12. Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da çuec eguin embocadura?

13. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ene gaitziduran jauçaracico dut haice-phesia, eta ene iraquiduran uri-eraunsia, eta ene hasarrean harri handiac oro ahitzeraino.

14. Eta nahastecaric gabe embocatu duçuen harrasia urratuco eta lurraren bardin eçarrico dut, eta aguertuco da haren asentua; eta embocatzailea erorico eta xahutuco da haren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.

Ecequielen Profecia 13