10. Ceren enganatu duten ene populua, erranez: Baquea, eta baqueric etzen; eta populuac eguiten çuen harrasi bat; hequiec ordean lurrez embocatzen çuten lastoric gabe.
11. Erroçute embocatzen nahastecaric gabe hari direnei, harrasia erorico dela; ecen içanen da uria eraunsiaca, eta igorriren ditut harri gaitzac, oldarrean jautsico direnac, eta haice-phesia oro urratuco duena.
12. Eta harrasia erori balin bada, ez othe darotzuete erranen: Non da çuec eguin embocadura?
13. Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Ene gaitziduran jauçaracico dut haice-phesia, eta ene iraquiduran uri-eraunsia, eta ene hasarrean harri handiac oro ahitzeraino.
14. Eta nahastecaric gabe embocatu duçuen harrasia urratuco eta lurraren bardin eçarrico dut, eta aguertuco da haren asentua; eta embocatzailea erorico eta xahutuco da haren erdian; eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
15. Eta asquiestera emanen diot ene sephari harrasiaren gainean, eta hura nahastecaric gabe embocatzen dutenen gainean, eta erranen darotzuet: Ez da guehiago harrasia, haren embocatzaileac ere ez dire.