Ecequielen Profecia 10:10-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta lauec bat iduri çuten, pirrita pirritaren barnean içan balitz beçala.

11. Eta ibilcen cirenean, lauac lau aldetara çabilçan; eta ibilcean etziren guibelerat bihurcen; bainan lehembicico cenac leku batera eguiten çuenean, berceac ere jarraiquitzen ciren eta ez bihurcen.

12. Eta hequien gorphutz gucia, lephoac, escuac, hegalac eta usteiac beguiz betheac ciren lau pirriten inguruan.

13. Eta nic aditzen nuelaric, pirrita hequiec deithu cituen çalhuac.

14. Bakarrac berriz, bacituen lau beguitharte; beguitharte bat, querubin-beguithartea; bigarren beguithartea, guiçon-beguithartea; hirugarren beguithartea, lehoin-beguithartea; eta laugarrena, arrano-beguithartea.

15. Eta querubinac goititu ciren; hequiec ciren Cobarreco ur-heguian ikusi nituen abere berac.

16. Querubinac ibilcen cirenean, pirritac ere orobat ibilcen ciren hequien aldean; eta querubinec hegalac alchatzen cituztenean lurretic goititzeco, pirritac etziren egoten, bainan hequiec ere querubinen aldean içaten ciren.

17. Guelditzen ciren, querubinac guelditzean; eta goititzen ciren, hequiec goititzean; ecen bicitzeco izpiritua hequietan cen.

18. Eta Jaunaren ospea temploco sarcetic ilkiric, jarri cen querubinen gainean.

19. Eta querubinec hedaturic beren hegalac, lurretic alchatu ciren ene aitzinean; eta hequiec goatearequin, pirritac ere jarraiqui ciren; eta baratu ciren Jaunaren etcheco athe iguzqui-aldecoaren sarcean; eta Israelgo Jaincoaren ospea hequien gainean cen.

Ecequielen Profecia 10