Ecequielen Profecia 1:7-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Çangoac xuxenac cituzten, eta oin-azpiac aratchearenac beçalacoac, eta içarniatzen çuten cobre arguiac beçala.

8. Eta lau aldetan hegatsen azpian bacituzten guiçon-escuac; eta lau aldetan bacituzten hegatsac eta beguitharteac.

9. Hegalez uquitzen çuten batac bercea; etziren itzulcen ibilcean, bainan bakotcha aitzinaz cihoan.

10. Hequien beguitharteen itchura cen, guiçon itchura bat, eta lauec escuinetic lehoin itchura bat, eta lauec ezquerretic idi itchura bat, eta lauec gorago arrano itchura bat.

11. Hequien beguitharteac eta hegalac goiti çauden; bi hegalez elkar uquitzen çuten, eta berce biez beren gorphutzac estalcen.

12. Eta hequietaric bakotcha aitzinaz cihoan; non-ere baitzen izpirituaren oldarra, harat cihoacen; eta ibilcean etziren itzulcen.

13. Eta abere-iduri hequien itchura cen ikatz gorriena eta çuci biciena beçalacoa. Ikuspen bat baçabilan abereen erdian, suzco arguidura bat, eta sutic simista atheratzen cen bat.

14. Eta abereac harat eta hunat baçabilçan, dirdiratzen duen simista iduri.

15. Eta abereei beguira nindagoelaric, lurrean aguertu cen pirrita bat abereen ondoan eta bacituen lau aurki.

16. Eta pirriten itchura eta hequien eguindura, itsasoaren ikuspen bat beçala ciren, eta lauec iduri bera çuten; eta hequien itchurac eta eguindurac ciren, pirrita bat bercearen barnean balitz beçala.

17. Lauac baçabilçan cein bere aldera; eta ibilcen cirenean, etziren bihurcen.

18. Pirritac çabal eta handiac ciren eta ikusteco icigarriac, eta lauec compasu gucia çuten inguruan beguiz bethea.

19. Abereac ibilcen cirenean, pirritac ere orobat baçabilçan hequien ondoan; eta abereac alchatzen cirenean lurretic, pirritac ere batean alchatzen ciren.

20. Nora-nahi goan cedin izpiritua, non-nahi alcha cedin, pirritac ere orobat alchatzen ciren, hari jarraiquiz; ecen bicico izpiritua pirritetan çatzan.

21. Abereac ibilcean, pirritac baçabilçan; abereac guelditzean, pirritac guelditzen ciren; abereac lurretic alchatzean, pirritac ere alchatzen ciren orobat, hequiei jarraiquiz; ceren bicico izpiritua pirritetan baitzen.

Ecequielen Profecia 1