Duteronoma 5:15-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Orhoit bequiçue cerorrec Eguipton gathibu egotu çaretela, eta handic çuen Jainco Jaunac ilki çaituztela escu hazcarraz eta beso çabalaz. Horren gatic manatu darotzuete beguira dedaçuen larumbateco eguna.

16. Ohora çatzu çure ait-amac, çure Jainco Jaunac manatu darotzun beçala, lucez bici çaiten, eta ongui guertha daquiçunçat çure Jainco Jaunac eman gogo darotzun lurrean.

17. Ez duçu hilen.

18. Etzare limburquerian kutsatuco.

19. Ez duçu ohoinçaric eguinen.

20. Ez duçu lagunaren contra gueçurrezco lekucotasunic erranen.

21. Ez duçu irritsic ekarrico lagunaren andreari, etcheari, landari, muthilari, nescatoari, idiari, astoari, eta haren edocein gauçari.

22. Horiec dira hitzac Jaunac mendian suaren erditic çuen oste guciaren aitzinean goraqui erran cituenac, guehiagocoric gabe: eta horiec iscribatu cituen niri eman çarozquitan bi har-laucen gainean.

23. Bainan çuec minçoa ilhumbeen erditic adituric, eta mendia sutan ikusiric, ni gana hurbildu cinezten leinuetaco buruçaguiac, eta adinez çaharrenac, eta erran cinarotedan:

24. Horra non gure Jainco Jaunac erakutsi darozcun bere maiestatea eta handitasuna: haren minçoa suaren erditic ençun dugu; eta frogapen egun eguin içan dugu, Jaincoa guiçonari minçaturic, guiçona biciric guelditu dela.

25. Certaco beraz hilen gare eta iretsico gaitu su guciz handi horrec? Ecen baldin berriz aditzen badugu gure Jainco Jaunaren minçoa, hilen gare.

Duteronoma 5