32. Galde eguiçu beihalaco egunez, çure aitzinean içatu direnez, Jaincoac lurraren gainean guiçona eguin içan çuenetic, heian ceruaren buru batetic berceraino horrelacoric nihoiz eguin içan den, edo egundaino ikusi,
33. Populu batec aditzeco suaren erditic minçatzen den Jaincoaren minçoa, çuec aditu duçuen beçala, eta bici çarete oraino;
34. Heian Jaincoac eguin içan duen sarthu dela eta beretzat hartu duela jendaqui bat jendaien erditic frogapenez, seinalez eta sendagailaz, guduz, escu hazcarrez eta beso çabalez, eta icigarrico aguerpenez, çuençat çuen Jainco Jaunac Eguipton eguin içan duen beçala, çuen beguien aitzinean;
35. Jaquin deçaçuençat Jauna bera dela Jaincoa, eta hartaz berceric ez dela.
36. Cerutic adiaraci darotzuete bere minçoa, çuen arguitzeco, eta lurraren gainean erakutsi darotzuete bere su guciz handia, eta haren hitzac aditu ditutzue suaren erditic,