Duteronoma 4:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta orai, Israel, ençun çatzu nic irakasten darozquitzutan manamendu eta erabaquiac, hauquiec bethez bici çaitecençat, eta sarthuric goça deçaçunçat çuen aiten Jainco Jaunac ematera dohaquiçuen lurra.

2. Ez duçue berhatuco nic erraten darotzuetan hitzari, eta ez dioçue kenduco: beguira çatzue çuen Jainco Jaunaren manamendu nic ematen darozquitzuetanac.

3. Ikusi dituzte çuen beguiec Jaunac eguin dituen guciac Beelphegorren contra, nola çuen erditic xahutu dituen haren adoratzaileac oro.

4. Bainan çuec, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudeztenac, guciac egungo eguna arteo bici çarete.

5. Badaquiçue manamenduac eta erabaquiac çuei irakatsi darozquitzuetala, ene Jainco Jaunac niri manatu beçala: hola betheco ditutzue goçatzera çohazten lurrean.

6. Eta beguiratuco eta eguitatez betheco ditutzue. Hau da ecen çuen çuhurcia eta adimendua populuen aitzinean, non ençunic legue hauquiec oro, erranen baitute: Horra populu bat çuhurra eta adimendutacoa, jendaqui bat handia.

Duteronoma 4