63. Eta nola lehenago Jaunac çuen gainean atseguin hartu baitzuen, çuei ongui eguinez eta çuec berhatuz, hala atseguin hartuco du çuen xahutzen eta galcen, ecezta çaitzaten goçatzera cihoazten lurretic.
64. Jaunac barraiatuco çaitu populu gucietan, lurraren bazter batetic bercera; eta han cerbitzatuco ditutzu jainco arrotz, çuc eta çure arbasoec eçagutzen ez ditutzuenac, çura eta harria.
65. Jendaqui hequietan ere ez da çuretzat soseguric içanen, ez-eta çure oinhatzarençat sesuric. Jaunac ecen emanen darotzu bihotz ikarati bat, eta begui iraunguitzen diren batzuec, eta grima bat atsecabez hiratua.
66. Eta çure bicia içanen da dilindan beçala çure aitzinean. Beldurretan egonen çare gau eta egun, eta bici çarela etzaitzu idurituco.