Duteronoma 22:13-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

13. Guiçonac emazte bat harcen badu eta guero higüincen,

14. Eta hura certaz utz estacuruqueta balin badabila, hari iratchiquiz leloric tzarrena, eta erraten badu: Emazte hau hartu içan dut, eta hurbildu natzaionean, ez dut doncella aurkitu:

15. Ait-amec hartuco dute beren alaba, eta berequin eramanen diozcate haren doncellatasuneco hatzac hirico athean dauden çaharrei;

16. Eta aitac erranen du: Horri eman diot ene alaba emazte; ceren higüincen duen,

17. Leloric tzarrena ematen dio, erranez: Ez dut çure alaba doncella aurkitu; eta huna hauquiec dira ene alabaren doncellatasuneco hatzac. Hirico çaharren aitzinean hedatuco dute soinecoa:

18. Eta hiri hartaco çaharrec guiçona hartuco dute eta açotatuco,

19. Condenatzen dutelaric berçalde ehun siclo cilharrezco ematera nescatcharen aitari, ceren leloric tzarrena hedatu duen Israelgo doncella baten gainean; eta emaztetzat içanen du, eta bere bician ecin utzico du.

20. Baicic-eta haren errana eguia bada, eta nescatcha ez bada doncella aurkitu,

21. Iraicico dute bere aitaren etcheco athetic campora, eta hiri hartaco guiçonec harricatuco dute, eta hilen da; ceren itsusqueria eguin duen Israelen, bere aitaren etchean bere burua lohituz: eta gaizquia kenduco duçu çure erditic.

22. Guiçon batec berce baten emaztearequin lo eguin badu, biac hilen dira, erran nahi da guiçon eta emaztequi elkarrequin likistu direnac: eta gaizquia Israeldic kenduco duçu.

23. Nescatcha doncella bat hitzemana bada guiçon batequin, eta norbaitec hirian atzematen badu, eta harequin etzaten bada,

Duteronoma 22