Duteronoma 22:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Çure anaiaren idia edo ardia errebelatua ikusi-eta, etzare aitzina goanen, bainan bihurtuco dioçu.

2. Çure anaia ez balitz ere çure ahaidea, eta eçagutzen ez baduçu, abereac çure etcherat eramanen dituçu, eta han egonen dira çure anaiac bilha eta har ditzan arteo.

3. Halaber eguinen duçu asto, soineco, eta çure anaiaren edocein gauça galdua denaz atzematen baduçu, ez duçu bazterrerat utzico, ez delacoan çurea.

4. Baldin çure anaiaren astoa edo idia bidean erori dela ikusi baduçu, etzare axolagabe goanen, bainan xutitzen lagunduco duçu.

5. Emaztequiac ez du guiçon soinecoric jauncico, eta guiçonac ez du emaztequi soinic erabilico: ecen holacoric eguiten duena higüingarri çaio Jaincoari.

Duteronoma 22