4. Eta eramanen dute haran basa eta harritsu egundaino iraulia eta eraina içan ez den batera, eta hall burua moztuco diote migari:
5. Eta hurbilduco dira Lebiren seme apheçac, çure Jainco Jaunac hautatu dituqueenac berari bethe detzotençat eguimbideac, beraren icenean eman deçaten benedicionea, eta hequien ahoco hitzetic erabaqui ditecen eguiteco guciac, eta xahu ala lohi diren gauçac oro:
6. Eta hiri hartaco sorcez çaharrenac ethorrico dira hilera, eta garbituco dituzte escuac haranean joa içan den migaren gainera,
7. Eta erranen dute: Ez dute gure escuec ixuri odol hau, eta gure beguiec ez dute ikusi.
8. Beguitharte eguioçu, Jauna, Israelgo çure populu berrerosi duçunari, eta ez beçaçu haren gain eman Israelgo çure populuaren erdian ixuria içan den odol hobengabea. Eta hequien gainetic kendua içanen da odolaren hobena.
9. Eta çu, eguin duqueçunean Jaunac manatua, garbi içanen çare ixuria içatu den odol hobengabetic.
10. Atheratu baçare çure etsaien contra gudura, eta çure Jainco Jaunac escuratu badarozquitzu, eta presonierac eramatean,
11. Hequien artean ikusi baduçu emaztequi eder bat, eta maithatzen baduçu eta emaztetzat nahi,
12. Sarraracico duçu çure etcherat: moztuco ditu bere ileac eta behatzac;
13. Eta utzico du soinecoa ceinarequin atzemana içan baita, eta çure etchean jarriric, hilabethe batez deithoratuco ditu bere ait-amac, eta guero hurbilduco çatzaio, harequin lo eguinen duçu eta çure emazte içanen da:
14. Bainan guerorat ez bada çure gogaraco, libro igorrico duçu, dirutan ecin salduco duçu, ez-eta çure gaihenciaz çaphatuco, ahalquea eman dioçulacotz.
15. Guiçon batec balin baditu bi emazte, bata maite eta bercea higüin dituenac, eta biec haren ganic içan badituzte haurrac, eta higüinaren semea balin bada lehenic sorthua;
16. Eta aitac bere semeen artean nahi balu bere ontasuna çathitu, maite duen emaztearen semea ecin eguinen du premu, ez-eta eçarrico ahal higüinaren semearen aitzinean;