Duteronoma 12:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna bethe behar ditutzuen manamendu eta erabaquiac çuen aiten Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurrean, hura goça deçaçuençat lurraren gainean ibiliren çareten egun gucietaco.

2. Azpicoaz-gora eçar çatzue leku guciac ceinetan nausitzera cihoazten lurreco jendeec adoratu baitituzte beren jaincoac mendi goretan eta munhoetan, eta çuhaitz hostotsu gucien azpian.

3. Xehaca çatzue hequien aldareac, porrosca guiça-moldeac, suz erre lucuac, eta idolac çathica: hequien icenac ecezta çatzue leku hequietaric.

4. Halacoric ez dioçu eguinen çure Jainco Jaunari:

5. Bainan ethorrico çarete çuen Jainco Jaunac çuen leinu orotaric hautatu duen lekurat han bere icenaren eçarceco eta bere egoitzaren eguiteco;

6. Eta leku hartan escainico ditutzue çuen holocaustac eta bitimac, çuen escuetaco lanen fruituetaco hamarrenac eta picainac, çuen botu eta emaitzac, idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac.

7. Eta han janen duçue çuen Jainco Jaunaren aitzinean, eta boztuco çarete, çuec eta çuen etchecoac, çuen Jainco Jaunac benedicatu dituen çuen escuetaco lan guciez.

8. Han ez duçue eguinen guc orai hemen eguiten duguna, batbederari çucen iduri çaioena.

Duteronoma 12