Duteronoma 12:1-14 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Jauna bethe behar ditutzuen manamendu eta erabaquiac çuen aiten Jainco Jaunac eman gogo darotzuen lurrean, hura goça deçaçuençat lurraren gainean ibiliren çareten egun gucietaco.

2. Azpicoaz-gora eçar çatzue leku guciac ceinetan nausitzera cihoazten lurreco jendeec adoratu baitituzte beren jaincoac mendi goretan eta munhoetan, eta çuhaitz hostotsu gucien azpian.

3. Xehaca çatzue hequien aldareac, porrosca guiça-moldeac, suz erre lucuac, eta idolac çathica: hequien icenac ecezta çatzue leku hequietaric.

4. Halacoric ez dioçu eguinen çure Jainco Jaunari:

5. Bainan ethorrico çarete çuen Jainco Jaunac çuen leinu orotaric hautatu duen lekurat han bere icenaren eçarceco eta bere egoitzaren eguiteco;

6. Eta leku hartan escainico ditutzue çuen holocaustac eta bitimac, çuen escuetaco lanen fruituetaco hamarrenac eta picainac, çuen botu eta emaitzac, idietaco eta ardietaco lehen-sorthuac.

7. Eta han janen duçue çuen Jainco Jaunaren aitzinean, eta boztuco çarete, çuec eta çuen etchecoac, çuen Jainco Jaunac benedicatu dituen çuen escuetaco lan guciez.

8. Han ez duçue eguinen guc orai hemen eguiten duguna, batbederari çucen iduri çaioena.

9. Ecen etzarete oraino heldu phausura eta çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzuen goçamenera.

10. Jordanea iraganen duçue, eta çuen egoitza eguinen duçue çuen Jainco Jaunac ematera dihoaquiçuen lurrean, inguruco çuen etsaietaric gueriçan phausa çaitezten eta beldurcunderic batere gabe egon çaiteztençat.

11. Çuen Jainco Jaunac hautatu duqueen lekuan han içan dediençat haren icena; harat ekarrico ditutzue manatzen darozquitzuetan guciac, holocausta, bitima, hamarren, çuen lanetaco fruituen picain, eta Jaunari botuz emanen darozquitzuen emaitzetaco gauça hautac.

12. Han eguinen ditutzue çuen Jainco Jaunaren aitzinean bozcariozco barazcariac, çuec, çuen seme eta alabec, muthilec eta nescatoec, eta çuen hirietan egoten den lebitarrac; ecen ez du çuen artean berce pharteric ez ontasunic.

13. Berautzu çure holocaustac escaincetic ikusico duçun edocein lekutan,

14. Bainan Jaunac çure leinuetaric batean hautatu duqueen lekuan escainico ditutzu çure bitimac, eta nic manatzen daruzquitzutan guciac eguinen ditutzu.

Duteronoma 12