9. Hostoac cituen guciz ederrac, eta fruituz estalia cen; oroc jatecoa aurkitzen çuten hartan; haren azpian egoten ciren aciendac eta lar-abereac, eta haren adarretan çauden ceruco hegastinac, eta hartaric hazten ciren haraguidun guciac.
10. Ene izpirituco ikuspenean ikusten nuen ene ohearen gainean; eta hara beguirale bat, saindu bat jautsi cela.
11. Hazcarqui oihu eguin çuen eta hunela minçatu cen: Ebacaçue çuhaitza eta motzatzue horren adarrac; iharrosatzue horren hostoac eta barraia fruituac; horren azpian diren abereec ihes eguin beçate, eta adarretaric hegastinac itzur beitez.
12. Guciagatic, lurrean utzoçuete horren erroei hazteco çaina; burdinazco eta cobrezco lokarriz içan bedi amarratua, bazterretan diren belharren erdian, eta ceruco ihinçaz içan bedi bustia, eta basabereequin içanen du lurreco belharra bere hazcurri.
13. ken bequio bere guiçon-bihotza, eta abere-bihotza eman bequio; eta çazpi ephe iragan beitez horren gainetic.
14. Hori beguiraleen erabaquian da manatua, hori da sainduen hitza eta galdea, bicidunec eçagut deçaten arteo Guciz-Gora dela nausi guiçonen erresuman; nahi duenari ematen dioela hura, eta guiçonic aphalena eçarrico duela nahi badu haren gainean erregue.
15. Nic, Nabucodonosor erregueac içatu dut amets hori: çuc beraz, Baltasar, laster emadaçu horren arguitasuna; ecen ene erresumaco çuhur guciac ecin eman diaçaquetet garbitasunic; çuc ordean ahala baduçu, çure baithan delacoz jainco sainduen izpiritua.
16. Orduan Daniel, ceina deitzen baitzuten Baltasar, ixil-ixila abiatu cen bere baithan gogoetaca, oren baten heina beçala; eta bere gogoetec nahasten çuten. Aldiz erreguec erran çaroen: Baltasar, ametsac eta horren arguitzeac ez beçaitzate nahas. Baltasarrec ihardetsi eta erran çuen: Ene Jauna, ametsa gaitzirizcotan çaduzcatenen gainera, eta horren arguitasuna çure etsaien gainera bihur beitez.
17. Çuhaitz handi eta hazcar ikusi duçuna, ceinaren goratasuna helcen baitzen ceruraino, eta ceinac iduri baitzuen lur guciaren gainera hedatzen cela;