24. Guero Daniel goan cen Arioquen gana, ceina Babilonaco çuhurren galarazteco manatua baitzen erreguez, eta hunela minçatu citzaioen: Ez betzatzu gal Babilonaco çuhurrac; sarraraz neçaçu erregueren aitzinera, eta nic erregueri emanen diot bilhatzen duen arguitasuna.
25. Orduan berehala Arioquec sarraraci çuen Daniel erregueren aitzinera, eta erran cioen erregueri: Aurkitu dut guiçon bat Judaco gathibuen umeetaric, erregueri behar den arguitasuna emanen dioena.
26. Erreguec ihardetsi çuen, eta erran cioen Danieli, ceina deitzen baitzuten Baltasar: Uste duçu eguiazqui erran ahal ditzaqueçudala ikusi dudan ametsa eta haren arguitasuna?
27. Eta erregueren aitzinean ihardestean, Danielec erran çuen: Çuhurrec, magoec, aztiec, usnaguinec ecin aguer dioçoquete erregueri erreguec galdatzen duen misterioa.
28. Bainan ceruan bada Jainco bat, misterioac aguercen dituena, ceinac çuri, erregue Nabucodonosor, erakutsi baitarozquitzu azquen demboretan ethorcecoac diren gauçac. Hunelacoac dire çure ametsa eta çure buruco ikuspen ohean içan ditutzunac:
29. Çu, oi erregue, çure ohean gogoeta abiatu çare, oraico gauça hauquien ondoan cer den guerthatuco; eta misterioac aguercen dituenac erakutsi darozquitzu ethorcecoac diren gauçac.
30. Niri ere segretu hori aguertua içan çait, ez çuhurciaz, hura ene baithan handiagoa delacoan bici diren berce gucietan baino; bainan segretu horren arguitzapena, gauça agueria eguin dadien erreguerençat, eta eçagut detzatzun çure izpirituco asmuac.