Danielen Profecia 13:27-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Bainan çaharrac minçatu cirenean, sehiac harrituac guelditu ciren, ceren ez baitzen egundaino horrelaco solasic Susanaz aiphatu. Eta eguin cen biharamuna.

28. Eta populua Joaquinen, haren senharraren etchera ethorri cenean, bi çaharrac ere ethorri ciren, Susanaren contra asmu tzarrez betheac, haren hilarazteco.

29. Eta populuaren aitzinean erran çuen: Igorraçue Susanaren, Helciasen alabaren, Joaquinen emaztearen bilha. Eta igorri çuten berehala.

30. Eta ethorri cen bere burhaso, haur eta ahaide guciequin.

31. Bada, Susana hainitz cen pinça eta beguithartez ederra.

Danielen Profecia 13