1. Bacen guiçon bat Babilonan çagoena, eta Joaquin cen haren icena.
2. Eta emazte bat hartu çuen Susana deitzen cena, Helciasen alaba, osoqui ederra eta Jaincoaren beldur cena.
3. Alabainan haren burhasoac prestuac baitziren, Moisen leguearen arabera irakatsi içan çuten beren alaba.
4. Bada, Joaquin hainitz aberatsa cen, eta sagardi bat baçuen bere etchearen aldean; eta Juduac haren gana bilcen ciren, orotaric aiphatuena celacoz.
5. Eta urthe hartan populutic juietzat eçarri cituzten bi guiçon-çahar, ceinetaz Jaunac erran baitzuen: Tzarqueria Babilonatic ilki cela juie çaharretaric, populuari hotsematen çaroetela iduri çutenetaric.
6. Çahar hequiec ardura ciren Joaquinen etchean; eta cerbait juiamenduren beharretan ciren guciac, hequien gana çathorcen.
7. Eta egüerdi gainera populua guibelerat goaten cenean, Susana sarcen eta bere senharraren sagardian ibilcen cen.
8. Eta çaharrac egun oroz ikusten çuten sarcen eta ibilcen, eta haren ganaco çalequeriac sutan eçarri cituen.