2. Eta lurreco herrautsean lo daudecen hainitz iratzarriren dire, batzu bethirainoco bicitzeraco, eta berceac laidoraco, hura ikus deçaten bethi.
3. Arguituac içatu direnec aldiz, distiraturen dute orcico dirdiradurac beçala; eta ceinec-ere çucenaren bidean ibilcen irakatsi baitiote ascori, hainec içarrec beçala dute bethico mendeetan içarniaturen.
4. Çuc berriz, Daniel, hersatzu hitz hauquiec, eta liburua ciguilatua iducaçu ordu esleituraino; ascoc ikarturen dute eta jaquitate handiac içanen dire.
5. Eta nic Danielec ikusi nuen, eta hara iduri berce bi guiçon xutic, bat hunainditic ur-heguian, eta bercea hainditic berce ur-heguian.
6. Eta erran nioen liho-oihalez jauncia cen guiçonari, ceina hibaico uren gainean baitzagoen: Noiz içanen da sendagaila hauquien akabança?