32. Impioec maulaz erabiliren dituzte aleguiac leguearen gainean: ordean bere Jaincoa eçagutzen duen populuac leguea iduquiren eta haren arabera eguinen du.
33. Eta populuaren arteco guiçon arguituec arguituren dituzte berce asco, eta eroriren dire ezpataren, garraren, gathibutasunaren eta orduco harrapaquerien azpira.
34. Eta erori ondoan, alchaturen dire lagunça xume baten bidez, eta asco hequiei malçurquerian iratchiquiren dire.
35. Eta arguituetaric içanen dire erorico direnac suan garbi ditecençat; hauts bilhaca, eta xuri ditecen muga berecia ethorri artean, ceren oraino berce ordu bat içanen baita.
36. Eta erreguec nahi duena eguinen du; eta goitituren eta jainco gucien contra alchaturen da; eta buruiopez minçaturen da jaincoen Jaincoaren contra; bere asmuetan aitzinatuz goanen da, Jaincoaren hasarrea bethe dadien arteo; erabaquia ecen emana da.