Danielen Profecia 11:19-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Eta itzuliren du beguithartea bere erresumaco lurrera; eta behaztopaturen da, eta erorico da, eta ez da guehiago aurkituren.

20. Eta haren orde jarriren da guiçonic putrusena, eta erreguetasuneco ohoreari gutienic egoquia; eta egun laburric barnean xahutua içanen da, eta ez guerlaco suan ez-eta gudutan.

21. Haren orde jarriren da guiçon erdeinatu bat, eta ez diote emanen erreguetasuneco ohorea; bainan ethorriren da icilca, eta cimarkuz ardietsiren du erreguetasuna.

22. Eta haren contra guducatuco denaren besoac, haren aitzinean içanen dire garhaituac eta trencatuac, eta oraino batasuneco buruçaguia ere bai.

23. Eta adisquidançac eguin ondoan, cimarkua erabiliren du haren contra; eta iganen da, eta armada xumearequin garhaituren du.

24. Eta hiriric aberatsenetan eta gorienetan sarthuren da, eta eguinen du haren aitec eta aiten aitec eguin içan ez dutena; eramanen ditu hango harrapaquin, buluzquin, aberastasunac; hiri hazcarrenen contra erabiliren ditu bere asmuac, eta hori muga bateraino.

25. Eta haren indarra eta haren bihotza hegoaldeco erreguearen contra bizturen dire armada handi batequin; eta asco lagunçaz eta hainitz hazcarrez guerlara hicitatua içanen da hegoaldeco erreguea; eta ez dire gogorretic egonen, ceren asmuac erabilico baitire haren contra.

26. Eta harequin oguia jaten dutenec xahuturen dute, eta haren armada lehertua içanen da, eta asco hilac dire eroriren.

27. Bi erregueen bihotza ere gaizqui eguitera atzarria içanen da; eta mahain berean minçaturen dire gueçurca, eta ez dire baliaturen, ceren akabança oraino berce muga bateco içanen baita.

28. Eta ipharraldeco erreguea bere lurrera aberastasun handiequin bihurturen da; eta haren bihotza legue sainduaren contra içanen da; eta eguinen du bidegabe, eta bere lurrera itzuliren da.

Danielen Profecia 11