Danielen Profecia 1:15-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

15. Hamar egunen buruan berriz, hequien beguitharteac aguertu ciren hobeac eta guicenagoac erregueren jatecotic hazten ciren berce guiçon-gazte gucienac baino.

16. Malasarrec eramaten cituen beraz hequien jatecoac eta edateco arnoa, eta ematen ciozcaten baratzecariac.

17. Jaincoac berriz, guiçon-gazte hequiei eman ciozcaten jaquitatea eta arguitasuna liburu gucietan eta çuhurcian; Danieli aldiz eman cioen ikuspen eta ametsen adigarria.

18. Bethe cirenean egunac ceinen buruan erregueren aitzinera, harec erran beçala, sarthu behar baitziren guiçon-gazteac, ebaquien buruçaguiac aguerraraci cituen Nabucodonosorren aitzinera.

19. Eta minçatu citzaiotenean erregue, berce gucietan etzen kausitu Daniel, Ananias, Misael eta Açarias beçalacoric; eta erregueren aitzinean egotu ciren.

Danielen Profecia 1