Çacariasen Profecia 8:12-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Bainan hequien erdian içanen da baquezco hacia; mahastiac emanen du bere fruitua eta lurrac bere uzta; ceruec emanen dute beren ihinça, eta populu hunen ondarrei goçaraciren diozcatet ontasun horiec oro.

13. Eta hau guerthaturen da: Judaco etchea, eta Israelgo etchea, madaricionetan içatu çareten beçala jendaietan, hala-hala salbaturen çaituztet, eta içanen çarete benedicionetan; ez içan beldurric, indar emoçuete çuen escuei.

14. Ecen hau dio armadetaco Jaunac: Nola gogoan hartu baitut çuei atsecabe ematea, çuen aitec hasarretzera hicitatu nautenean, dio Jaunac,

15. Eta ez bainaiz urricaldu; hala-hala itzuliric gogoan hartu dut egun hauquietan Judari eta Jerusalemeri ongui eguitea. Ez içan beldurric.

16. Huna beraz cer egonen duçuen: Eguiaz minça çaitezte cein çuen lagunari; cintasuna eta baquezco erabaquiac athera çatzue çuen atheetan.

Çacariasen Profecia 8