Çacariasen Profecia 7:7-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ez othe dire horiec Jaunac erran içan dituen hitzac aitzineco profeten arartecoz, Jerusaleme bere egoiliarrequin cenean oraino, aberats cirenean hura eta haren inguruco hiriac, eta hegoaldea eta celhaiac egoiliarrez betheac cirenean?

8. Eta Jauna Çacariasi minçatu citzaioen, cioelaric:

9. Hau dio armadetaco Jaunac: Çucenari cintasunean emoçuete bere bidea, eta batbedera urricalcor eta urricalmendutsu içan bedi bere anaiaren alderaco eguincetan.

10. Gaizquiric ez eguin alhargunari, umeçurçari, arrotzari eta beharrari; guiçonac ez beça bere anaiaren contra tzarqueriaric asma bere bihotzean.

11. Eta oharric ez dute ekarri nahi içan, eta urrunduz itzuli dute guibela, eta ez aditzeco, gortu dituzte beharriac.

Çacariasen Profecia 7